XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. ORDENADORE ADIMENDUA

Giza garunek kalkulu aritmetikoak egiten dituzte, baina ordenadoreek hobe egin ere, jatorriz, horretarako diseinatuak izan direlako. Giza garunak eboluzionatu zuenean ez zen beharrezkoa operazio konplikatuak egitea eta bizi beharrak eskatzen zuen guztia esku-oinetako behatzekin konta zitezkeen zenbakiak ziren.

Esku-oinetako behatzak: horra hor ia giza aritmetika guztiaren oinarria. Horrexegatik erabiltzen du jenderik gehienak sistema hamartarra. Baina ordenadoreek ez dute behatzik eskuetan ezta oinetan ere, eta horrexegatik ez dute zenbatzen aldiko hamar, aldiko bi baizik, diodo deitzen diren osagai elektronikoz baitaude eginak.

Diodoa bi behazdun eskua bezala da. Aritmetikak 2-arekin 10-arekin bezain ongi funtziona dezake; kontatzeko era honi aritmetika bitarra deritzo.